| “South Sea” edo “Hegoaldeko
itsasoetakoa” esaten zaion perlaren ezaugarri nabarmenena
bere tamaina da, oso handia izaten baita.
Perlaren diametroa 9 mm-tik 17ra bitartekoa izaten da, baina kasu
berezi batzuetan 20 mm izatera ere irits daiteke. Bi multzotan banatzen
dira, nagusiki, perla zuriak eta perla beltzak, eta haietako bakoitzaren
barrenean ñabardura eta kolore asko aurki dezakegu.
Bi multzo horietako lehenbizikoan sartutakoak Australian kultibatzen
dira, batez ere; perla beltzak, berriz, tartean Tahitiko perla beltz
ospetsuak daudela, hego Pazifikoaren zerrenda zabal batean, Cook
uharteetatik Polinesia frantseseraino.
Perla australiarra ezaguna da kolore askotarikoa delako, izan ere,
Australiako adituen iritziz honako hauek guztiak izan ditzake: zuria,
arrosa, zilarra, urdina, grisa, krema, horia, berdea edo bestelakoa.
|